XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Razionalismo kritikoa. Hasteko, hitzen esanahia mugatu beharra dagoela azpimarratzearren, gogora dezagun zenbait teoriatan demokraziak ez duela nahitaez herriaren agintea adierazten.

Jarrera horren alde agertu da behin eta berriz razionalismo kritikoa, eta bereziki Karl Popper, austriar filosofo ezaguna.

Haren ustez, demokraziaren teoria klasikoak edo herriaren gobernamenduaren teoriak gatazka eta istilua besterik ez du ekarri.

Teoria alternatibo bat, ideologikoa baino teknikoagoa proposatuz saihets daitezke alferrikako liskarbideak.

Herriak ez du inoiz gobernatzen, gobernuak dira gobernatzen dutenak eta, zoritxarrez, baita burokratek ere.

Horregatik, Popperren ustetan, gobernu-moduaren auzia teknikoki planteatu beharra dago.

Bozketa bidez eta gehiengoaren botoez gobernua desegiteko aukera emango lukeen konstituzio bat ezartzean dago konponbidea.

Horrek ez du esan nahi gehiengoak herriaren nahia adierazten duenik, ezta beraren erabakiak zuzenak direnik ere: Soil-soilik, alderdi publikoa teknikoki bideratzeko orain arte aurkitu diren irtenbideetatik hoberena dela baizik.

Razionalismo kritikoak onartuz gero, gobernuak gehiengoaren botoez esku batetik bestera aldatu ahal izatea litzateke demokrazian sakontzea.

Liberalismo politikoaz mintzatzen diren egileek ere demokrazian sakontzea proposatzen dute; ez dela batik bat guk bizi dugun sistema politikoa, baizik eta demokrazian erantzukizunarekin sakonduz, elkarrizketan (Habermas) oinarriturik lor dezakegun zerbait, arazoak (sozialak, kulturalak, politikoak eta ekonomikoak) besterik gabe adituen (politikoak, burokratak, teknokratak) eskuetan utzi gabe.

Filosofiazko liberalismoa, ordea, gutxieneko horientzako oinarri filosofiko baten bila aritu izan da autonomi kontzeptu kantiarra, adibidez eta hori liberalismo politiko pragmatikoaren balio eta pentsamoldeak atsegingarri eta positiboak direlako onartu ditu gizarteak (eredu liberalaren jarrera).

Pragmatista gehienek demokrazia liberalaren esperientzia hartzen dute abiaburutzat; giza eskubideak, askatasuna eta berdintasuna bezalako balioak beretzat hartu eta beraren ethos edo bizikerari erantsi dizkio liberalismoak.

Ez dago azken funts eta oinarrien beharrik inola ere.

Aski dira eguneroko errealitatea ulerrarazten diguten metafora berriak: ongizatea, kultura eta zibilizazioa, ahalik eta jende gehienarentzat ongizaterik gehiena bilatzen duen programa bat da.

Etikaren azken azalpenaren bila ibiltzeko inongo beharrik ez duen ikuspegi praktikoa. Nahikoa da zentzu pixka bat izatea.

Benetako erabaki demokratikoak ezin ditu moral alorreko kontsiderazioak bazterrean utzi eta, beraz, zuzentasun (edo justizia) eta ongia kontzeptuekiko erreferentziak.

Adam Smith. Libertatea denentzako eta guztietarako, estatuak ekonomian parte hartzea alferrikakoa da, nahikoa baita eskaintza eta eskariaren artean bere joko librean sor daitekeen oreka. Laissez faire, laissez passer.